Itxi

Herri Txiki, Amerika Handi

Herri Txiki, Amerika Handi

Herri Txiki, Amerika Handi

'Herri Txiki, Amerika Handi'

Zuhaitzen agurra, gaur gauean "Herri Txiki, Amerika Handi" saioaren azken atalean

EITB Media

Zortzi denboraldiren ondoren, Elgoibarko aurkezleak amaiera emango dio ETB1eko saioan egindako ibilbideari. Pagadi eta Zuhaitzen arteko azken agur hunkigarriaren lekuko izango gara gaur, 22:00etan, ETB1en eta eitb.eus-en.

0:30
Zuhaitz Gurrutxaga eta Mikel Pagadi

Zuhaitz Gurrutxagak amaiera emango dio gaur "Herri Txiki, Infernu Handi" saioan eginiko ibilbideari. Zortzi denboraldi batera igaro ondoren, Los Angelesen agur esango dio Pagadiri. Erabaki horren berri kameraren aurrean emango dio eta haien arteko agur hunkigarria ikusi ahal izango da. Ondoren, datorren igandetik aurrera Pagadiren bidelaguna izango den pertsona aurkeztuko da.

Zuhaitz Gurrutxaga "Herri Txiki, Infernu Handi" estreinatu zenetik izan da bertako aurkezlea, Mikel Pagadirekin batera. 2015. urteko urtarrilean ekin zioten bidaiari Nafarroako Goizueta herrian, eta zortzi denboraldi egin dituzte elkarrekin. 215 atal izan ditu saioak, eta guztira beste horrenbeste bisita egin dituzte Euskal Herrian barrena. Etapa eder honi amaiera eman aurretik, Amerikako Estatu Batuetara joan dira elkarrekin, bertan bizi diren euskaldunak ezagutzera.

Igande honetan, "Herri Txiki, Amerika Handi" saioaren bosgarren atala izango da ikusgai. Abenturaren azken atalean, Bakersfielden hasiko dute ibilbidea bi aurkezleek, eta Los Angelesera, ametsen hirira, gerturatuko dira. Bisitatuko dituzten lekuen artean, Venice Beach, Beverly Hills, Hollywood Boulevard eta Arnold Schwarzenaggerrek modan jarri zuen Muscle Beach gimnasioa egongo dira, besteak beste.  

Hori guztia eta gehiago, igande honetan, 22:00etan, ETB1 eta eitb.eus-en.