Harri-jasotzea oinarri duen kirol programa berritzailea | 2025eko Harri Herri EITB Media
Beste kirolak
EITB MEDIA
Laukarizek, Zelai kapitain, eta Igeldok, Izetak gidatuta, finalerdi oso parekatuta jokatu dute; izan ere, harri baldarraren lehian, jasoaldi bakar batek zehaztu du irabazlea. Hala, Laukariz izango da "Harri Herri" saioko hirugarren ekitaldiko finalean, apirilaren 27an, Etxauri aurkari.
Mikel Lopetegi 'Urra' eta Imanol Royo: ''Erritmoa gogorra egin zaigu, beraiek izugarri jaso dute''
EITB MEDIA
Bi harri-jasotzaileek finalerako txartela eman diote Laukariz taldeari, Igeldo taldeko bi aurkariak harri baldarrarekin izandako azken lehian gaindituta.
Honela irabazi du Laukarizek finalerako txartela, Igeldori azken lehian gailenduta
EITB MEDIA
Harri baldarraren lehian, jasoaldi bakar batek zehaztu du irabazlea. Hala, Laukariz izango da "Harri Herri" saioko hirugarren ekitaldiko finalean, apirilaren 27an, Etxauri aurkari.
Beste kirolak
EITB MEDIA
Bi taldeak parean ibili dira landutako harriekin, baina, harri baldarrarekin, Mollariko Maddi Gesalaga eta Durana nabarmen nagusi izan dira; hain zuzen ere, 39 jasoaldi lortu dituzte, eta Uliako Estefania Etxebestek eta Lucia Orbek, ordea, 29. Hortaz, Mollarri eta Ibiur izango dira finalistak.
kirolak
Mollarriko Maddi Gesalaga eta Durana, nekatuta baina oso pozik, harri baldarraren lehia amaituta
ANE MURUAMENDIARAZ | EITB MEDIA
Bi harri-jasotzaileak hautatu ditu Naroa Arruti kapitainak harri baldarraren lehiarako, eta, hori 39 aldiz jasota, Mollarrik finalerako txartela eskuratu du. Naroa Arruti bera ere elkarrizketatu du EITBk, finalaurrekoa bukatuta.
kirolak
Honela irabazi du Mollarrik, Ulia aurkari, ''Harri Herri'' saioko emakumezkoen bigarren finalerdia
EITB MEDIA
Harri landuekin, Ulia pixka bat hobeto aritu da Mollarri baino, baina, harri baldarraren lehian, Mollari, Maddi Gesalaga eta Durana ordezkari, argi nagusitu da, 39-29. Hala, Naroa Arrutiren taldea finalean izango da, hilaren 27an, Ibiurren kontra.
Beste kirolak
EITB MEDIA
Aimar Galarragak eta Paulo Azpiazuk 24 aldiz jaso dute harri hori, eta Jokin Eizmendik eta Gari Garmendiak, ordea, 13; hala, Joseba Ostolaza kapitain duen taldeak hilaren 27ko finalerako sailkatzea eskuratu du, eta han Igeldo edo Laukariz izango du aurkari.
EITB MEDIA
Harri landuekin Albizuri pixka bat hobeto aritu da, baina bi taldeak oso parean iritsi dira harri baldarraren lehiara; azken horretan, Etxauri nabarmen nagusi izan da.
Aimar Galarraga eta Paulo Azpiazu: ''Elkarrekin sufritu dugu''
EITB MEDIA
Joseba Ostolaza kapitainak Aimar Galarraga eta Paulo Azpiazu hautatu ditu, Etxauriren aldetik, harri baldarraren lehiarako, Albizuriren aurkako finalerdian, eta bi harri-jasotzaileek bikain erantzun dute. Ostolaza bera ere elkarrizketatu du EITBk.
Beste kirolak
Ibiurreko harri-jasotzaileak: ''Sufritu beharra dago... Oso pozik gaude''
EITB MEDIA
2025eko "Harri Herri" saioko emakumezkoen lehenengo finalaurrekoan, Ibiurrek Ergobia menderatu du, eta final handirako sailkatu da. Lehia amaituta, Ainitze Zumeta, Sara Jimenez de Aberasturi eta Lur Errekondo kapitaina elkarrizketatu ditugu.
Aurkezleak : Iñaki Perurena, Idoia Etxeberria, Juanan Legorburu eta Ane Muruamendiaraz
Astelehenetan
Jarrai gaitzazu :
© EITB - 2025 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa