Itxi

Gure Kasa

Gure Kasa

Gure Kasa

21:00etik aurrera

'Gure Kasa'ren zuzeneko atal berezia, gaur gauean, Gau Beltzaren ospakizunetan

EiTB

Mutrikun eta Donostiako Fantasiazko eta Beldurrezko Zinemaldian egongo dira, eta Euskal Herrian gau honen inguruan dauden ohiturak ezagutuko dituzte Itxaso Lekuona Euskaltzaleen Topaguneko kidearekin.

  • Gure Kasa saioko gidariak platoan

    'Gure Kasa' saioko aurkezleak. Argazkia: EiTB

'Gure Kasa'k zuzeneko atal berezia egingo du, gaur gauean, Gau Beltza izenburupean. Ikerketek erakusten duten bezala, Gau Beltza antolatzen hasiak dira jada herri batzuetan (Mutriku, Eibar, Txantrea, Aretxabaleta, Lekeitio, Oiartzun, Baliarrain, Pasaia, Arrasate…). Ospakizun horiek ikuspegi komunitariotik antolatu ohi dira, aurrekontu txikiarekin eta eredu jasangarriak bultzatuz (kalabaza naturalak, garaiko gaztaina erreak, trapu zaharrak mozorro gisa…). Eta horrela ari da zabaltzen Gau Beltza Euskal Herrian. Berreskurapena baino gehiago, ospakizunaren berrinterpretazioa edo birsortzea ari da izaten. 

'Gure Kasa'k honekin guztiarekin bat egingo du, eta Mutrikuko Gau Beltzarekin zuzeneko konexioak egingo ditu, Izaskun Moyano kolaboratzailea bertan izango baita. Zuriñe aurkezlea, berriz, Fantasiazko eta Beldurrezko Zinemaldian izango da, bertara biltzen diren aktore, zuzendari  eta ikus-entzuleak elkarrizketatzeko prest. 

Platoan gonbidatu Zorion Egileor aktorea izango dute, El Hoyo pelikula arrakastatsuaren protagonista. El Hoyo pelikulak emango dio hasiera Donostiako Fantasiazko eta Beldurrezko Zinemaldiari. 

Beste gonbidatua Itxaso Lekuona izango da; Euskaltzaleen Topaguneko kidea da bera, eta Euskal Herrian Gau Beltzaren inguruan dauden ohiturei buruz hitz egingo du. 

Saioa bukatzeko, Urnietako Egape dantza taldeak ikuskizun ederra egingo du suaren inguruan. 

'Gure Kasa' saioa astelehenetik ostegunera izaten da ikusgai, 21:00etatik aurrera, ETB1en eta eitb.eus-en.