Itxi

Gure Kasa

Gure Kasa

Gure Kasa

21:15ean

LGTBIQ Harrotasunaren Nazioarteko Egunari buruzko 'Gure Kasa' berezia, gaur

EITB

Josebe Iturriotz, Xabier Madariaga, Koldo Martinez eta Borja Muñoz Arrastia izango dira 'Gure Kasa' saioren denboraldiko azken atalaren gonbidatuak.

  • Bi esku LGTBIQ Harrotasunaren Nazioarteko Eguna ospatzeko irudi batean

    Bi esku LGTBIQ Harrotasunaren Nazioarteko Eguna ospatzeko irudi batean. Irudia: EiTB

Ostiral honetan, ekainaren 28an, gay, lesbiana, transexual, bisexual, intersexual eta queer-en (LGTBIQ) harrotasunaren eguna izango da. Azken 50 urteotan bezala, mundu osoko hainbat herri eta hiritako herritarrak kalera aterako dira sexu joera ororekiko errespetua aldarrikatzera. Baita Euskal Herrian ere. 'Gure Kasa'k bat egingo du aldarrikapen horiekin, eta saio berezia prestatu dute lau gonbidaturekin: Josebe Iturriotz, Xabier Madariaga, Koldo Martinez eta Borja Muñoz Arrastia.

Iban Garcia youtuberrak hartualdi baztertuekin egindako bideoa ekarriko du. Nahiara Gagok artxiboa astinduko du, eta LGTBIQ gaiekin lotutako ETBko hainbat saiotako momentu bereziak oroituko ditu.

Asisko Urmeneta bere errotuladoreekin sartuko da platora, eta, begirada zorrotzarekin, LGTBIQ harrotasunaren egunari mural berezia eskainiko dio, Emakumeen Nazioarteko Egunean egin zuen bezala.

Gaur gauekoa izango da 'Gure Kasa' saioaren denboraldiko azken atala, eta 21:15ean izango da ikusgai ETB1en eta eitb.eus-en. Saioa irailean itzuliko da.