Itxi

Gure Kasa

Gure Kasa

Gure Kasa

ETB1en, 21:15ean

'Hasiberriak' telesaileko aktoreak, gaurko 'Gure Kasa'n

EiTB

Oihana Maritorena, Mikel Antero, Aintzane Gamiz, Gorka Igartua, Manex Rekarte eta Judith Mariezkurrena berriz elkartuko dituzte 20 urteren ostean.

  • 'Hasiberriak' telesaileko aktoreak 'Gure Kasa' saioan. Irudia: EITB

    'Hasiberriak' telesaileko aktoreak 'Gure Kasa' saioan. Irudia: EITB

ETB1eko 'Hasiberriak' telesail mitikoko aktore protagonistak izango dituzte gonbidatu ostegunean 'Gure Kasa'n: Oihana Maritorena, Mikel Antero, Aintzane Gamiz, Gorka Igartua, Manex Rekarte eta Judith Mariezkurrena. 20 urteren ondoren, berriz elkartuko dira eta orduko garaiak gogoratuko dituzte Telleria anaiekin batera. Berebat, orain zertan lan egiten duten ere jakingo dugu.

Isma Pereirak jolasean jarriko ditu sei gonbidatuak eta Nahiara Gagok euren aspaldiko irudiak erakutsiko dizkigu. Galdera marroia eta Jon Gotzon Aldaparenaren galdera bihurriak ere erantzun beharko dituzte.

Azkenik, Iban Garciak Twin Melody bikotearekin grabatutako musicallia erakutsiko digu.

'Gure Kasa' 21:15etik aurrera izango da ikusgai ETB1en eta eitb.eus-en.