Itxi

Gure Kasa

Gure Kasa

Gure Kasa

Gaur, 21:30ean

Aitor Madariaga eta Ianire Lopez, Fitness Txapelketako lehiakideak, 'Gure Kasa'n

Larunbatean Gernikan jokatuko den Euskadiko Txapelketan hartuko dute parte.

  • Antton eta Julen Telleria, 'Gure Kasa'ko aurkezleak

    Antton eta Julen Telleria, 'Gure Kasa'ko aurkezleak. Irudia: EiTB

Larunbat honetan, maiatzaren 25ean, jokatuko da Euskadiko Fitness Txapelketa Gernikan. 35-40 parte hartzaile espero dituzte antolatzaileek, eta horietako bi Aitor Madariaga eta Ianire Lopez izango dira. Gaur, 'Gure Kasa'ko platoan hartuko dituzte gonbidatu txapelketari buruz eta fitness kirolari buruz hitz egiteko. Fitnessaren sekretu guztiak barrutik jakingo ditugu eta erakustaldia ere eskainiko dute.

Gorane Aitor Madariagarekin eta haren anaiarekin izan da Bermeon, fitness entrenamendu bat nolakoa den ikusten. Erreportaje batean, fitness kirolariak nola entrenatzen diren erakutsiko digu.

Iban Garciak Tinder aplikazio ezagunarekin bideo interesgarria egin du. Match kalean izenburupean, herritarren artean bikoteak egiten aritu da Azkoitiko youtuberra.

Isma Pereirak jolasean jarriko ditu bi gonbidatuak, Telleria anaiak eta Zuriñe. Jon Gotzon Aldaparenak Dagoenean bon-bon atala egingo du, eta galderarik bihurrienak egingo dizkie Aitorri eta Ianireri.

Azkenik, Aitor Frantsesenak Aitor Aulestia aurkeztuko digu. Giltzurrun bakarra dauka Aulestiak transplante baten ondorioz, eta spinning egiten aritu dira Zumaian Frantsesena eta biak.

'Gure Kasa' 21:30etik aurrera izaten da ikusgai, astelehenetik ostegunera, ETB1en eta eitb.eus-en.

  • Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
  • Telebista