Gure Kasa
21:30ean
Hondarribia Arraun Elkarteko arraunlariak eta patroia, gaurko 'Gure Kasa'n
EITB
Bestalde, Maddalen Arzallusek Altsasuko abestiak ekarriko dizkigu.
-
Hondarribiko araunlariak Kontxako Banderarekin. (Argazkia: EFE)
Gaur gauean, Kontxako banderaren irabazleak, Hondarrabia Arraun Elkarteko arraunlariak eta patroia izango dituzte 'Gure Kasa' saioan gonbidatu. Goi mailako kirolariak dira, eta aurtengo denboraldiaren nondik norakoak kontatu eta ondo pasatzeko prest joango dira ETB1eko saiora.
Bestalde, Asisko Urmenetak errotulagailuak prest ditu marrazkien bidez gonbidatuen sekretutxoak azalarazteko.
Iban Garcia ere saioan izango da. Challenge berri batekin dator, zilarrezko paperarekin zer egin daitekeen erakutsiko digu. Horrez gain, Maddalen Arzallus Abestien zaindaria Altsasun izan da eta besteak beste, aurtengo Nafarroa Oinez ekitaldiko abestia, 'Atzapar rock' talde gaztea eta 'Aurrera Altsasu' abestia ekarriko dizkigu.
'Gure Kasa' astelehenetik ostegunera izaten da ikusgai, 21:30ean, ETB1en eta eitb.eus-en.