Itxi

Gure Kasa

Gure Kasa

Gure Kasa

21:30ean

Zuriñe Hidalgo izango da gaurko gonbidatua 'Gure Kasa' saioan

EITB

Gainera, Iban Garcia eta Maite Azpiazu 'Dele Alli' 'challenge'a egiten ahaleginduko dira.

  • Zuriñe Hidalgo musikaria. Argazkia: EiTB

    Zuriñe Hidalgo musikaria. Argazkia: EiTB

Gaur gauean, Zuriñe Hidalgo aurkezle eta abeslaria izango dute gonbidatu 'Gure Kasa' saioan. Julen eta Antton Telleriarekin solasean arituko da bere musika ibilbideaz eta asteazkenean bertan estreinatuko den 'DantzanGo!' talent show-az.

Bestalde, uda honetako challengea hartuko dute saioan hizpide. Tottenhameko Dele Alli futbol jokalariak egin zuen gol bat ospatzeko eta orain modan jarri da. Iban Garcia eta Maite Azpiazu 'Dele Alli' challengea egiten ahaleginduko dira.

Nerea Aliasek, bere aldetik, atal berri bat estreinatuko du, Oroitzapenen kaxa. Horrez gain, Nahiara Gagorekin jolas egingo dute eta Asisko Urmenetak errotulagailuak lanean jarriko ditu Zuriñerekin.

'Gure Kasa' astelehenetik ostegunera izaten da ikusgai, 21:30ean, ETB1en eta eitb.eus-en.

  • Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
  • Telebista