Gure Kasa
ETB1, 21:30
La Basu, Aneguria eta Angel Oiarbide, gaur gauean 'Gure Kasa' saioan
EiTB
Gure Esku Dago ekimenaren bideoklip berriaz arituko dira, besteak beste.
Euskal Herriko bi emakume rap abeslari onenak gonbidatu dituzte oraingoan 'Gure Kasa' saiora: La Basu eta Aneguria. Euren musika jarduera ezagutzeko aukera izango dugu. Biek ala biek Gure Esku Dago ekimenaren bideoklip berrian parte hartu dute, eta aurkezpena egiteko aprobetxatuko dute Angel Oiarbide Gure Esku Dagoko bozeramailea lagun dutela.
Kolaboratzaileen tartea ere zabalduko dute: Iban Garcia udako abestien imitazioak egiten saiatuko eta girorik onena platora ekarriko du.Xabi Unanue teknologia adituak, bestalde, aurikularrak izango ditu mintzagai, besteak beste.
Ez ezazu galdu 'Gure Kasa', astelehenetik ostegunera, 21:30ean, ETB1en eta eitb.eus-en.