Itxi

Gure Kasa

Gure Kasa

Gure Kasa

'Patata', Goya sarietan

'Handia' filmaren lantaldeak 'Gure Kasa'ren erronka bete du: 'patata', eszenatokian

A.I.

eitb.eus

2018ko Goya sarien banaketa ekitaldian, hitz batzuk botatzerako unean, 'patata' hitza esan behar zuten Aitor Arregik eta Jon Garañok, eta bete egin dute euren hitzarekin.

3:36

Handia filma izan da jaun eta jabe Goya sarien banaketa ekitaldian. Aitor Arregik eta Jon Garañok zuzendutako proiektuak 10 garaikur eraman ditu etxera.

Sari-banaketa baino egun batzuk lehenago, Euskal Telebistaren 'Gure Kasa' saioan izan ziren biak, eta Antton eta Julen Telleria anaiek aurkezten duten programa horretan 3 kiloko 13 patata-poltsarekin ibili ziren gora eta behera Aitor Arregi eta Jon Garano.

Ariketa fisikoa egiteaz gain, beste erronka bati ere baietz esan zieten: eszenatokira atera eta hitz batzuk botatzerako unean, momenturen batean, 'patata' hitza esan behar zuten; ba Handia filmaren lan-taldeak bete egin du ETB1en onartutako erronka hori.

Astelehen honetan -otsailak 5- izango da ikusgai une hori 'Gure Kasa' saioan, 21:15ak aldera, Euskal Telebistaren lehen katean eta eitb.eus atarian, streaming bidez.

Handia, oso handia, 2018ko Goya sarietan

13 ataletan zegoen izendatuta euskal filma eta 10 garaikur lortu ditu; sari kopuru horrekin, Goyen historian sari gehien jaso dituen hirugarren filma da egun, Mar adentro eta Ay Carmelaren atzetik.

'Handia'k honako atal hauetan irabazi du:

-Jatorrizko gidoi onena: Aitor Arregi

-Gizonezko aktore berri onena: Eneko Sagardoy

-Argazki zuzendaritza onena: Javier Agirre

-Produkzio zuzendaritza onena: Ander Sistiaga

-Musika onena: Pascal Gaigne

-Editatze onena: Laurent Dufreche eta Raul Lopez

-Zuzendaritza artistiko onena: Mikel Serrano

-Jantzi diseinu onena: Saioa Lara

-Efektu berezi onenak: Jon Serrano, David Heras

-Makillaje eta ile-apainketa onenak: Ainhoa Eskisabel, Olga Cruz eta  Gorka Agirre