Gure Kasa
21:30ean ETB1en
Jon Garaño eta Aitor Arregi, gaur gauean, 'Gure Kasa' saioan
A.E.|EiTB
'Handia' filmaren zuzendariak izango dituzte platoan.
Gaur, Aitor Arregi eta Jon Garaño Handia 2017ko euskarazko film arrakastatsu eta sarituaren zuzendariak egongo dira 'Gure Kasa' saioko platoan.
'Hauxa 2' bikotea (Ana Goitia eta Onintza Enbeita) zineman gustuko ez ditugun gauzei buruz arituko da, eta Iban Garcia munduko hanburgesarik handiena egiten saiatuko da.
Nomofoboak al zarete? Ezin al duzue mugikorrik gabe bizi eta urte berriko helburua teknologia berriekiko mendekotasuna kontrolatzea da? Xabi Unanuek ekarriko digu konponbidea.
'Gure Kasa' 21:30ean izango da ikusgai ETB1en.
trong>