Itxi

Gu Ta Gutarrak

Gu Ta Gutarrak

Gu Ta Gutarrak

GU TA GUTARRAK

Leku, gutar jatorrena; Beitiak, boto beltza

EITB.EUS

EITB

eitb.eus atarian martxan izan ditugun beste bozketa batean, gutarren bati boto beltza emateko aukera ere izan dute gutarzaleek, eta Beitia izan da bozketa honetan boto gehien jaso dituena.

'Gu Ta Gutarrak' saioaren hirugarren edizioa bukatu da, eta final handi honetan ezagutu dugu eitb.eus atarian maiatzaren 25etik ekainaren 8ra martxan izan genituen bi bozketen emaitzak: gutar jatorrenarena eta boto beltzarena.

Leku, gutar jatorrena

Gutar jatorrenaren bozketan, Iñaki Lekuona 'Leku' izan da ikus-entzuleek bigarren aldiz gutar jatorrenetan jatorrena aukeratu duten lehiakidea. Guztira ia 40.000 boto eman dituzte zaleek, eta Lekuk eskuratu ditu boto gehien: 8.000 boto baino gehiago (botoen % 23).

500 euroko saria lortu du Lekuk ikusleen ustez jatorrena izateagatik. Gainera, 6 puntu jaso ditu, eta, beraz, kuadrilla jatorrenean sartu da zuzen-zuzenean. Zorionak, Leku!

Beitiak jaso du boto beltza

Bestalde, gutarren bati boto beltza emateko aukera ere izan dute gutarzaleek. Ia 1.000 lagunek hartu dute parte bozketa honetan, eta Beitia izan da boto gehien (% 21,63) jaso dituena. Bigarren tokian, Leku geratu da (% 15,88) eta hirugarren, Txurru (% 13,12).

Horrek finalean berebiziko garrantzia izango zuela aurreratu zuen Julen Telleriak, hartzaileak puntu bat galduko baitzuen. Horrela, puntu bat galdu du Beitiak, baina, hala ere, ondarroarrak nahikoa puntu zituen lortuta, eta bera ere sartu da kuadrilla jatorrenean.