Itxi

Gu Ta Gutarrak

Gu Ta Gutarrak

Gu Ta Gutarrak

LEHEN EDIZIOAREN FINALA

Euskal Herriko kuadrillarik jatorrena ezagutu nahi?

I.A.

Aitor, Oier, Olatz, Naomi, Txurru eta Enara dira "Gu Ta Gutarrak" saioko lehen edizioan Euskal Herriko kuadrillarik jatorrena osatu duten lagunak. Disneyland Parisera bidaia irabazi dute.

Bukatu da "Gu Ta Gutarrak" saioaren lehen edizioa, eta, ondorioz, Euskal Herriko kuadrillarik jatorrena osatu dugu. 19 lagun ezagutu ditugu, zein baino zein jatorragoa, baina, azkenean, 6 laguneko taldea osatu behar genuen.

Euskal Herriko kuadrillarik jatorrena

Gutarren eta ikusleen artean aukeratu dituzte guztietan jatorrenak. Naomi gelditu da lehen postuan, 16 punturekin, bere kideen ustez eta ikuslen ustez bera baita jatorrena. Ondoren, Oier eta Txurru ditugu, 11 punturekin, eta Enara eta Aitor jarraian, 9 punturekin. Seigarren postuan berdinketa izan da Olatz eta Janireren artean, 7 punturekin. Beraz, berdinketa hausteko, bost jatorrenek bozketa egin dute: Olatz aukeratu dute, eta, beraz, Ibarrakoa da Euskal Herriko kuadrillarik jatorrena osatu duen seigarren laguna. Disneyland Parisera bidaia irabazi du lagun-talde jatorrenak.

Dena den, ezin ahaztu zerrendatik kanpo gelditu diren lagunak: Janire, Aitzol, Leire, Irantzu, Iker, Alain, Argoitz, Ibai, Julen, Maite, Araitz, Oskar eta Joseba Campano. Guztiak dira jatorrak, eta bizipen ederrak izan dituzte Morgako aterpetxean. Eskerrik asko guztioi parte hartzeagatik!