Gu Ta Gutarrak
Lehen edizioaren finala
Naomi da, ikus-entzuleen ustez, gutarrik jatorrena
I.A.
Webgunean bozkatu zuten ikus-entzuleen ustez, gasteiztarra da "Gu Ta Gutarrak" saioko lehiakiderik jatorrena.
"Gu Ta Gutarrak" saioaren lehen edizioa bukatu da, eta dagoeneko badugu ikus-entzuleen botoen emaitzaren berri. Gure webgunean izan genuen martxan gutar jatorrena aukeratzeko bozketa, eta jatorrenaren txapela jantzi zutenen artean aukeratu ahal izan zuten ikus-entzuleek.
Guztira 16.786 boto jaso genituen, eta Naomik eskuratu du boto gehien. Hona hemen bakoitzak lortutako botoak, ehunekotan:
Naomi: % 23,62
Txurru: % 16,99
Oier: % 16,01
Janire: % 14,84
Enara: % 9,73
Aitzol: % 7,76
Leire: % 5,14
Irantzu: % 3,69
Olatz: % 2,12
Leize arropa-dendetan erosteko 350 euroko saria lortu du gasteiztarrak ikusleen ustez jatorrena izateagatik. Zorionak!