Itxi

Gu Ta Gutarrak

Gu Ta Gutarrak

Gu Ta Gutarrak

''Gu Ta Gutarrak''

Iker ez dute kuadrillan ikusten talde urdinekoek

I.A.

Une gogorra bizi izan dute kuadrilla urdinekoak. Taldetik alde egitea nahi duten kidea aukeratu behar izan dute. Berdinketa egon da Olatz eta Ikerren artean, baina azkenean Irantzuk Iker aukeratu du.

Gaueko unerik garrantzitsuena saio amaieran etorri da. Bustitzea tokatu zaie kuadrilla urdinekoei. Izan ere, taldean ikusten ez duten kidea aukeratzea tokatu zaie. Hau da, kuadrilla utzi beharko lukeen laguna hautatu behar izan dute. Hona hemen bakoitzaren erantzuna.

Oier: Olatz

Naomi: Iker

Olatz: Oier

Iker: Naomi

Txurru: Olatz

Irantzu: Iker

Beraz, berdinketa izan da Olatz eta Ikerren artean, bakoitzaren izena 2 lagunek esan baitute. Berdinketa hausteko ardura Irantzuk hartu du, kuadrillako txapelduna delako. Aurretik Iker esan duenez, berriz ere gernikarra aukeratu du. Beraz, Iker hautatu dute.

Halere, gauza bitxia gertatu da: Olatz jatorrenen artean egon zen aurreko saioan, eta gaur "gorrototatuenen" artean egon da. Lekuz kanpo ikusi du bere burua Ibarrako gazteak, eta egoera arraroa iruditu zaio. Hunkituta bukatu du saioa, negarrez.

Irantzu gaizki sentitu da, berak Iker kuadrillan nahi baitu. Halere, harreman gutxien berarekin duelako aukeratu du.

Hurrengo atalean talde arrosak izango du hautaketa egiteko txanda.