Goenkale
Denboraldi berria
Manterolatarrak: Arraldera anbizioz beterik heldu den familia
Leonorri txakolindegia erosi diote, eta Kepa eta Barbara senar-emazteek eta Gari eta Aitza seme-alabek osatzen dute sendi berri hau.
-
Materolatarrak. Argazkia: EITB
Familia berri bat ezagutu dugu 'Goenkale' telesailean: Manterolatarrak. Txakolindegia erosi diote Leonorri, eta anbizioz beterik iritsi dira Arraldera.
Lau kidez osatutako familia da. Kepa aita (Joseba Apaolaza), Barbara ama (Ane Gabarain), Gari semea (Endika Landa) eta Aitza alaba (Maialen Urbieta) dira sendi honetako kideak, eta zeresan handia emango dute gure telesail beteranoaren hogeigarren denboraldian.
Aitza, alaba, 19. denboraldiaren amaieran ezagutu genuen, Aimarrekin harremana izan baitzuen erreformatorioan.
Baina Kepa, aita, nabarmenduko da batik bat. Handinahikeria mugagabea erakutsiko du eta, txakolindegiaren jabe berria izateaz gain, Arraldeko alkate izatera iritsi nahi du.
Leku nabarmena beteko du Manterola familiak 'Goenkale' telesailaren atal berrietan.