Ibai
Haurra zela Asperger sindromea diagnostikatu zioten. Zaila egiten zaio zentzu bikoitza duten edo irudizko adiera duten espresioak ulertzea, baita gezurrak esatea ere. Gainera, ezin du kontaktu fisikoa jasan; oso pertsona gutxik izaten dute bera ukitzeko baimena.
Gauza asko dakizkien mutila da. Intereseko gairen bat topatzen duenean, haren inguruko guztia irakurtzen du eta informazio asko dauka garunean.
Iaz June ezagutu zuen Basakabin eta maitemindu egin zen. Urte osoan zehar ez dute elkar ikusteko aukera handirik izan; beraz, aurten udalekuan elkarrekin egotea oso berezia da bientzat.
Joanes Echeveste
Sarako gazteak egiten du Ibairen papera "Go!azen" telesailean. Antzeztea oso gustuko du; Pontx pailazoaren azalean sartuta emanaldiak egin ditu.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa