Sara
Sara Marokon jaiotako gaztea da, baina urteak dira familiarekin Euskal Herrira etorri zela. Gaur egun, bere aitak Basakabin egiten du lan; konponketetan aritzen da. Aitari esker, sukaldean laguntzeko hartu dute Sara.
Aspaldian erabaki zuen Sarak hiyaba jantziko zuela. Ez dute gurasoek horretara behartzen, bere erabakia izan zen bere kulturarekin harro sentitzen delako. Kolore ezberdinetakoak erabiltzen ditu, janzten duen arroparen arabera aukeratutakoak.
Izaeraz neska irekia eta dibertigarria da, eta munduaren ikuspegi berezia dauka. Horrez gainera, arduratsu jokatzen du eta bihotz ona du; beti dago laguntzeko prest.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa