Itxi

Go!azen

Go!azen

Go!azen

Audientziak

"Go!azen"en azken atalak umeen artean nagusi izanda itxi du denboraldia

EITB Media

Azken atala 4-12 urte bitartekoen artean nagusi izan zen beste behin, % 23ko audientzia-zatiarekin. Euskaldunen artean, % 9,1eko kuota bereganatu zuen.

  • "Go!azen" telesaileko protagonistetako batzuk

    "Go!azen" telesaileko protagonistetako batzuk. Argazkia: EITB Media

Ostiral honetan, otsailak 12, "Go!azen 7.0" telesailaren denboraldiko azken atala 4-12 urte bitarteko umeen artean nagusi izan zen % 23ko audientzia-zatiarekin; eta euskaldunen artean, % 9,1eko kuota bereganatu zuen. Sorpresaz, musikaz eta emozioz beteriko saioak 81.000 ikus-entzuleko audientzia metatua lortu zuen Euskadin eta eragin eremuan.

13 atalez osaturiko denboraldia izan da; eta datorren kurtsoan ere Basakabiko ikasleen abentura berriak ikusten jarraitzeko aukera izango da EITBn.