Go!azen
Bilboko Aste Nagusian
'Go!azen'en super-kontzertua Bilboko Aste Nagusian!
eitb.eus
Abuztuaren 24an, larunbata, Abandoibarrean emango dute kontzertua ETBko saioko aktoreek, 18:00etan hasita.
-
Go!azenek Bilboko Aste Nagusian emango duen kontzertuaren kartela
Bilboko Aste Nagusian ere izango da 'Go!azen' telesaila. Abuztuaren 24an, larunbata, bi hitzordu izango dituzte telesaileko aktoreek: super-kontzertua eta autografoak sinatzea.
Azken urte hauetan, hitzordu garrantzitsua izaten dute 'Go!azen'eko aktoreek Bilboko Aste Nagusiarekin, eta aurten ere halaxe izango da. Telesailak ezagun egin dituen hainbat kanta oholtzaratuko dituzte, koreografia eta guzti, Abandoibarra etorbideko gunean. Uda honetan ezagun egin den 'Zatoz gurekin' kantarekin batera, 'Mugimenduan Tinko', 'Gure Nahia', 'Denok Zu' eta 'Go!azen' abestu eta dantzatuko dituzte gure gazteek.
Oholtza gainean ikusiko ditugu Maria Redondo (Zuri) eta 6.0 denboraldiko aktore berriak: Nikola Zalduegi (Eneko), Estibaliz Lopez (Eider), Danae Riaño (Maddi), Markel Sainz (Danel), Lorea Intxausti (June), Xanti Korkostegi (Igor), Kimetz Renteria (Gabo), Andrea Mora (Sara) eta Xabi Rodriguez (Aimar). Aurreko denboraldietako aktore batzuen laguntza ere izango dute momentu batzuetan.
Kontzertu hau abuztuaren 24an izango da, Abandoibarrean, 18:00etan.
Autografoak sinatzen
Egun horretan bertan, kontzertua hasi aurretik, 16:00etatik 17:00etara, Euskaltelek Erripako kaian izango duen postuan egongo dira autografoak sinatzen eta jendearekin hitz egiten. Besteak beste, Nerea Mazo (Nikole) eta Karmele Larrinaga (Begoña) izango dira bertan.