Itxi

Go!azen

Go!azen

Go!azen

Estreinaldia

'Go!azen' telesailaren estreinaurrekoa, gaur, Gasteizko FesTValen!

A.A. | EITB

Basakabi udalekuetan girotutako istorioaren lehen atala Gasteizko Principal antzokian izango da ikusgai, aktoreak eta lantaldea bertan direla.

'Go!azen' telesailaren estreinaurreko emanaldia izango da gaur Gasteizko FesTVal jaialdian. Basakabiko udalekuetan girotutako istorioaren lehen atala esklusiban ikusi ahal izango dute Gasteizko Principal antzokira gonbidatutako guztiek. Telesaileko lantaldea ere izango da bertan, aktoreak buru direla.

Twin Melody ahizpak, Markel Gajate, Ramon Agirre, Karmele Larrinaga, Barbara Rivas eta 'Go!azen' telesailean parte hartu duten gainerako aktoreak izango dira FesTValeko alfonbra laranja zapalduko duten gonbidatuetako batzuk. Emanaldia 19:30ean hasiko da, Principal antzokian, eta, aktore guztiekin batera, gonbidatu pilo bat izango dira; Jabi Elortegi zuzendaria buru izango duen lantalde osoa eta EiTBko arduradunak, besteak beste.

2008an estreinatu zen 'Go!azen' telesailaren lehen denboraldia. Orduko hartan, Irati (Barbara Rivas) eta Beñat (Iñigo Azpitarte) Basakabiko ikasleak ziren protagonistak. Oraingoan, Basakabi berriz zabalduko dute, eta ikasle berriak iritsiko dira, baina Zuzen zuzendariak han jarraituko du, eta lehengo ikasleetako bat, Irati, irakasle izango da.

Euskal abesti ezagun asko entzun ahal izango dira telesailean. Boladan dauden Gatibu, Ken Zazpi, Zea Mays, Esne Beltza, Vendetta eta Hesian taldeen bertsioez gainera, Mikel Laboaren eta Itoizen klasikoak ere entzun ahal izango ditugu. Denboraldi honetan ere, Fernando Velazquez (El Orfanato, Lo Imposible) arduratuko da abestiak egokitzeaz, eta Jabi Elortegi izango da berriro telesailaren zuzendaria.

ren zuzendaria.