Itxi

Gastronomadak

Gastronomadak

Gastronomadak

Estreinaldia

"Gastronomadak" sukaldaritza lehiaketa ibiltariaren estreinaldia, gaur gauean, ETB1en

EITB MEDIA

Egoitz Txurruka eta Javi Rivero Euskal Herrian barrena ibiliko dira, sukaldea gurpilen gainean jarrita. Lehen saioan, Bermeon egingo dute geldialdia. Atal bakoitzean hiru bikote lehiatuko dira. Javi Riverok prestaturiko jakiak itsuka dastatu eta, jarraian, ahalik eta ondoen imitatu beharko dituzte.

  • Javi Rivero eta Egoitz Txurruka

    Javi Rivero eta Egoitz Txurruka

"Gastronomadak" lehiaketa berriaren lehen saioa gaur gauean eskainiko dugu ETB1en eta eitb.eus atarian, 22:00etatik aurrera, Egoitz Txurrukak eta Javi Riverok aurkeztuta. Sukaldea gurpilen gainean jarri eta Euskal Herrian barrena ibiliko dira biak, gastronomiaren inguruko lehiaketa herriz herri antolatzeko.

Herri bakoitzean hiru bikote lehiatuko dira. Javi Rivero sukaldariak prestaturiko jakiak itsuan dastatu eta, jarraian, ahalik eta ondoen imitatu beharko dituzte platerak, denbora eta baliabide mugatuekin. Lehiaketaz gain, beraz, Rivero sukaldariaren errezetak izango ditugu ikusgai, prestaketaren xehetasun guztiekin

Gastronomodak

Egoitz Txurruka eta Javi Rivero.

Saioaren lehen atalean, Busturialdeko Bermeo herrian egingo dute geldialdia, Bizkaian. Tarik Hassad eta Ander Garmendia Pexka, Irune Sorazu eta Leire Eguskitza, eta Eder Bas eta Lara Arenaza lehiakideek hartuko dute parte estreinako atal honetan.

Lehen platera itsu-itsuan dastatzeko, begiak estalita izango dituzte eta Javi Riverok eta Egoitz Txurrukak ahoratuko dizkiete mokaduak. Lehiakideen eginkizuna, ahosabaiari eta mihiari esker, zapore eta testurak identifikatzea izango da, erosi beharreko osagaien zerrenda buruan hartzeko eta euren ustezko bertsioa kozinatzeko. Lehen fase horretan bikote bat kaleratuko dute, eta gelditzen diren bi taldeek hartuko dute parte azken fasean.

Bermeoko lehiaketaren irudia

Bermeoko lehiaketaren irudia.

Finalean ere itsuan dastatuko dute bigarren platera, baina oraingoan aurkariak aukeratutako taldekide batek bakarrik egingo du dastaketa, eta baita erabili beharreko osagaien aukeraketa ere.

Izarrez beteriko saria jokoan, igande honetatik aurrera, "Gastronomadak" sukaldaritza lehiaketa ibiltari berrian. Egoitz Txurrukak eta Javi Riverok aurkeztuko dute, ETB1en eta eitb.eus-en.