Itxi

Gailurra

Gailurra

Gailurra

22:15ean

Basque Ultra Trail Series lasterketa, gaur, 'Gailurra Xtreme' saioan

A.H. | EITB

Ibon Gaztañazpik eta Irati Andak Bilbo eta Gasteiz arteko 110 kilometroko lasterketa egingo dute, 26 orduko epean.

0:26

Ibon Gaztañazpik eta Irati Andak 'Gailurra Xtreme' saioko proba gogorrenari aurre egingo diote gaur gauean: Basque Ultra Trail lasterketa, Bilbo-Gasteiz, 110 km eta 26 orduko epea, 00:00etan abiatuta.

Lasterketa horretan, beste 150 korrikalarirekin batera, gai izan beharko dute ibilbide osoa amaitzeko. Egun argiz eta gauez aritu beharko dute, tartean Pagasarri, Ganekogorta, Gorbeia eta Zaldiaran mendiak igo beharko dituzte, eta, besteak beste, Areta, Orozko, Murgia eta Langraiz Okako hornidura guneetatik igaro.

Proba hau talde-lana izango da. Basque Ultra Trail Series lasterketan talde gisa hartuko dute parte, eta Uxoa Irigoien korrikalariaren laguntza izango dute hasierako kilometroetan. Era berean, Alberto zuzendari teknikoak eta Gari osasun arduradunak kotxez egingo dute horien jarraipena; jatekoa eta edatekoa hartzeko guneetan izango dituzte zain.

Gai izango ote dira Ibon eta Irati elkarrekin amaitzeko? Batek uzten baldin badu, besteak aurrera jarraituko ote du?

'Gailurra Xtreme' ostegunetan izaten da ikusgai, 22:15etik aurrera, eitb.eus-en eta ETB1en.