Itxi

Gailurra

Gailurra

Gailurra

Zozketa

Bidali 'Gailurra' saioko mendien argazkiak eta irabazi Ternua sariak!

EITB | A.A.

Aste honetan, Anboto mendiko irudiak jaso nahi dira. Bi bide daude horiek bidaltzeko: eitb.eus-eko erabiltzaileen ataria eta saiora mezu elektroniko bat idaztea.

  • Alfonso Alastueyk, Andoni Azak, Vicente Guineak eta Txomin Rezolak eitb.eus-era igotako argazkiak

    Alfonso Alastueyk, Andoni Azak, Vicente Guineak eta Txomin Rezolak eitb.eus-era igotako argazkiak

"Gailurra" saioak igo dituen mendien argazkiak bidaltzeko deialdia zabaldu du. Astero, helmuga izango duen gailur horretan edo inguruko parajeetan ateratako argazkiak jaso ditu, eta Ternua markako opari sorta bat zozkatuko da bidaltzaile guztien artean.

Hurrengo osteguneko atalean, Anboto mendira igotzen ikusiko ditugu Andoni Aizpuru eta Irati Anda. Denboraldi honetako azken saioa izango da, gainera. Beraz, urriaren 27ra arte, Anboto mendiaren argazkiak jaso nahi ditugu. Argazki horietako batzuk Euskal Telebistako "Eguraldia" atalean erakutsiko dituzte ostegunean, saioaren atal berria emititzen den egunean. Horrez gainera, argazki guztiak "Gailurra" saioaren webean jarriko den argazki-galerian ikusi ahalko dira.

Lehiaketa hau "Gailurra" saioaren denboraldiarekin batera amaituko da. Hori dela eta, azken argazkiak jaso eta gero, urriaren 28an jakingo dugu irabazlea nor den, nork eskuratuko duen Ternua markako opari sorta.

Argazkiak nola bidali

Bi bide zabalduko dira argazki horiek jasotzeko. Lehenengoa, eitb.eus-eko erabiltzaileen atarira argazkiak igotzea izango da. Erabiltzaile gisa erregistratu ondoren, argazkiak igotzerakoan, ekimen honetako argazkiak Eguraldia eta Natura atalaren Mendia azpiatalean sailkatu beharko dira. Gainera, mendiaren izena zehaztearekin batera, "Gailurra" hitza jarri behar da, zozketan parte hartuko duten argazkiak identifikatu ahal izateko.

Bigarren bidea argazkiak gailurra@eitb.eus helbide elektronikora bidaltzea da. Zozketan parte hartu ahal izateko, oso garrantzitsua da mendiaren izenarekin batera bidaltzailearen datu hauek jartzea: izen-abizenak, herria, helbide elektronikoa eta telefono zenbaki bat.

"Gailurra" ostegunetan eskaintzen dute ETB1en eta eitb.eus-en, 22:15ean hasita, eta bigarren emanaldi bat izaten da igandeetan, 21:00etan. Horrez gain, orain arteko atalak EiTB Nahieran ere daude ikusgai.