Gailurra Xtreme
22:30ean
Tavascan eta Espot arteko hirugarren etapa, gaur gauean, 'Gailurra X3EM' saioan
EITB
34 kilometroko etapa honek 3.022 metroko desnibel positiboa izango du.
Gaur gauean, Tavascan eta Espot bitarteko etapa gogorrari egin beharko diote aurre 'Gailurra X3EM' saioan jarraitzen duten 17 lehiakideek.
Oso erronka gogorra izango da, 34 kilometroko ibilbidea eta 3.022 metroko desnibel positiboa izango baitu.
Ibon Gaztañazpik aurkezten duen 'Gailurra X3EM' saioa ostegunetan izaten da ikusgai, 22:30ean, eitb.eus-en eta ETB1en.