Gailurra Xtreme
22:30ean
Arinsal eta Tavascan arteko bigarren etapa, gaur gauean, 'Gailurra X3EM' saioan
EITB
Elur asko izango dute lehiakideek 43,2 kilometroko etapa gogor honetan.
Gaur gauean, Arinsal eta Tavascan arteko 43,2 kilometroko etapa gogorrari egin beharko diote aurre 'Gailurra X3EM' saioko lehiakideek. Ibilbideak 3.490 metroko desnibel positiboa izango du, eta oso teknikoa izango da. Elur asko izango dute, eta kranpoiak eta pioletak erabili beharko dituzte aurrera egiteko.
'Gailurra X3EM' ostegunetan izaten da ikusgai, 22:30etik aurrera, ETB1en eta eitb.eus-en.