Gari eta Bilbo Handiko doinuak

Gari eta Bilbo Handiko doinuak

Garikoitz
Gari
Adina: 32
Lekua:Legazpi
Garikoitz Nuñez

Hornidura industrialean egiten du lan 32 urteko legazpiar honek. 15 urte eman ditu futbolean jokatzen, baina duela sei agur esan zion eta korrikan hasi zen. Maila altuko lasterketetan hartu du parte.

Batzuetan asko pentsatu gabe hitz egiten duela dio, baina egoera zailetan burua hotz izateko gai dela. Pertsona harroputzekin ez da ondo konpontzen eta ez du uste bera bezain lehiakide indartsurik dagoenik.

Ez du inoiz amore ematen eta burugogor izateak helburuak lortzen laguntzen dio. Eztabaidetan, akordioetara iristearen aldekoa da.