Gailurra Xtreme 3EM: Saioaren hamaikagarren etapa | EITB Gailurra Xtreme
Gailurra X3EM: 11. etapa
Ibilbide guztiko etaparik gogorrena eta gorabeheratsuena dugu hamargarrena. 44,8 kilometro ditugu aurretik Sallent de Gallegotik abiatu eta Lizarara bitartean. Hasieratik, gainera, indarrak neurtu beharko ditugu 12,5 kilometroko igoera bat baitugu aurretik; ondoren, 14,5 kilometroko jaitsierari erreparatu beharko diogularik.
Segidan, etaparen 11,5. kilometrora iritsi bezain pronto, 1.245 metrotik 2020ra igaroko gara. Ondoren, aldapa behera egingo dugu 4 kilometrotan zehar, eta gorabehera batzuen ondoren, 18,7. kilometroan ‘Gailurra Xtrem’en anoa-postua egongo da.
Bertatik abiarazi eta jarraian, jaitsierari ekingo diogu berriz 4 kilometrotan zehar. Jarraian, 2.000 metroko garaierari helduko diogu beste egun batez ere, eta 30,7. kilometrora iristeko igaroko dugun malda gogorra gainditu ostean, panoramikaz gozatzea besterik ez zaigu geldituko, handik jaisten hasi eta gure helburu den Linzara iritsi arte.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa