Itxi

Eztabaidan

Eztabaidan

Eztabaidan

22:00etan

Koronabirusa hizpide, gaur gaueko "Eztabaidan" saioan

EiTB

Gainera, EAEko hauteskundeei begira jarriko dira azkeneko egunetan izan diren aldaketak aztertzeko.

0:19
Koronabirusa hizpide, ''Eztabaidan'' saioan.

Gaur gauean, Klaudio Landak aurkeztutako "Eztabaidan" saioak COVID-19 gaitza hartuko du hizpide. Birusak izan duen hedapena aztertu eta gaixotasunaren foku nagusietako egoeraz hitz egingo dute. Solasaldian, Jose Ramon Aranbarri, Maite Ubiria, Ricardo Crespo, Garbiñe Biurrun eta Ugaitz Crespo kolaboratzaileak arituko dira.

Horrez gain, EAEko hauteskundeei begira jarriko dira, azken egunetan izan diren aldaketak aztertzeko. Alde batetik, Elkarrekin-Podemos alderdian, Miren Gorrotxategi lehendakarigai izendatzearekin batera, Lander Martinez idazkari nagusiaren dimisioa aztertuko dute. Horrez gain, Carlos Iturgaiz PP-Ciudadanos koalizioko lehendakarigai berriaren inguruan arituko dira.

"Eztabaidan" gaur izango da ikusgai, 22:00etan, ETB1en eta eitb.eus-en.