Euskadi Galdezka
Elkarrizketa
Iñigo Urkulluri egindako 30 galderak
I.G.
30 euskal herritarrek Iñigo Urkullu lehendakaria zuzenean galdekatzeko aukera izan dute ETB-1eko 'Euskadi Galdezka' saioan.
30 euskal herritarrek Iñigo Urkullu lehendakaria zuzenean galdekatzeko aukera izan dute ETB-1eko 'Euskadi Galdezka' saioan.
Hona hemen Urkulluk erantzun behar izan dituen 30 galderak:
1.- Uxue Mujika (53 urte, Bilbo, funtzionarioa)
- Madrilgo gobernuaren inposaketei aurre egingo dio zure gobernuak?
2.- Miren Aginako (58 urte, Gasteiz)
- Espainiak sortutako krisia zergatik ordaindu behar dugu guk?
3.- Alazne Etxebarria (37 urte, Lezama, ikaslea)
- 40 urtetik gorakoek zergatik ez dugu diru-laguntzarik negozio bat irekitzeko?
4.- Iker Markaida (34 urte, Errigoiti, Virtisuko langilea)
- Enkarterrian langabezia-tasari aurre egiteko planik, bai?
5.- Joana Maguregi (41 urte, Gordexola, langabea)
- Ongizate-estatuari eusteko irtenbidea, noizko?
6.- Karlos Elorza (45 urte, Gasteiz, zeladorea)
- Noiz berreskuratuko dugu soldatan murriztutako %20?
7.- Izaskun Larruskain (46 urte, Hondarribia, pedagogoa)
- Noizko eztabaidak alde batera utzi eta adostasunean oinarritutako kultura?
8.- Juliette Bergouginan (60 urte, Makea, Lapurdi. Irakaslea Baionako Unibertsitatean)
- Lurralde kolektibitatea lortu eta Iparraldearekin harremana sendotuko da?
9.- Amaia Estiballes (51 urte, Zeberio, langabea)
- Zergatik ez lege orokor bat udalek lan publikoetarako bertako jendea kontrata dezaten?
10.- Iñaki Etxezarraga (61 urte, Igorre, erretiroduna)
- Estatus juridiko berrirantz aurreparausoak eman dituzue?
11.- Ibon Oleagordia (37 urte, Bilbo, irakaslea)
- Euskadi independentea izatea nahi duzu?
12.- Ane Atutxa (23 urte, Gamiz-Fika, ikaslea)
- Zein da ETAren ekintzen jatorria?
13.- Karmele Galarza (64 urte, Aribe, Nafarroa. Irrintzilaria)
- Zer egiten ari da zure gobernua presoak hurbiltzeko?
14.- Jon Serrano (33 urte, Okondo, erizaina)
- Ze neurri hartuko ditu zure gobernuak osasun publikoa pribatizatu ez dadin?
15.- Iker Iglesias (20 urte, Barakaldo, ikaslea)
- Wert ministroaren Hezkuntza Legea beteko duzue?
16.- Eneritz Albizu (21 urte, Azpeitia, ikaslea)
- Ez al da euskara "lehen mailako beharra"?
17.- Aitor Goiburu (40 urte, Hernani).
- Gazte kualifikatuak alde egiten dute, eta ez kualifikatuak etorri. Noiz arte?
18.- Xabier Olaran (22 urte, Bilbo, ikaslea)
- Gazteok ze itxaropen izan behar dugu zugan?
19.- Jon Garcia (34 urte, Sestao, gizarte langilea)
- Noizko murrizketak aholkulari, auto ofizial edo legebiltzarkideen bizi osorako soldatetan?
20.- Pantxo Tellier (67 urte, Urruña, erretiroduna)
- Zertarako egin Astigarragatik Biriaturako tren lotura?
21.- Gurutze Morado (46 urte, Gasteiz, irakaslea)
- Frackinga erabiliko ez duzuela ziurtatu dezakezu?
22.- Jon Sasiain (23 urte, Amurrio, informatikoa)
- Etxegabetzeak saihesteko zer proposatzen duzu?
23.- Bizenta Totorika (77 urte, Durango, erretiroduna)
- Noiz berreskuratuko ditugu kooperatibetan egindako ekarpenak?
24.- Jose Antonio Urrutia (57 urte, Forua, baserritarra)
- Eroski eta Fagorren ekarpenetan ze erantzukizun dauka Administrazioak?
25.- Jose Luis Lopetegi (53 urte, Oiartzun, RRHH)
- Zer gertatuko da kutxen arteko interesekin?
26.- Ixabel Alkain (51 urte, Hondarribia, irakaslea)
- Berdintasun legea noiz aplikatuko duzue?
27.- Gotzon Muñoa (45 urte, Donostia, ertzaina)
- Noiz eta nola gauzatuko da zaintza partekatua?
28.- Asier Lekuona (35 urte, Oiartzun, Euskalsidako lehendakaria)
- Zer egingo du Jaurlaritzak osasun arloan paperik gabeko etorkinekin?
29.- Andoni Calvo (18 urte, Aretxabaleta, ikaslea)
- Zein iritzi daukazu kulturak animaliei eragindako torturen inguruan?
30.- Mari Jose Pagazaurtundua (52 urte, Gartzai (Nafarroa), Enpresaria)
- ETB Nafarroan ikusiko da?