X-genaro-X
Il Tre Velieri kontserba-lantegiaren jabea da. Italiar jatorriko bere familiak sortu eta kudeatu izan du lantegia urterik urte. Genaroren iritziz, ordea, arrantza irabazi gutxi eta lan asko ematen dituen antzinako sektorea da. Eskabetxeko nesken ustetan, berriz, aitak "seme alferrenari" utzi zion lantegia.
Genarok diru asko irabazteko modua bilatu nahi du. Lantegia saldu eta, horren ordez, kirol-portua handitu nahi du. Seguru dago horrela turistak barra barra etorriko direla.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa