X-elena-X
Elena oso lehiakorra da beti bizitzako arlo guztietan: ikasketetan, kirolean, lanean... Gustura egoteko, dena planifikatu behar izaten du beti; eta ezin du jasan bere antolaketan zerbait aldatzen baldin bada.
Matiasen emaztegaia da. Gaztetxoak zirela hasi zuten harremana eta orain elkarrekin bizi dira, baina elkarbizitza ez da erraza izaten askotan. Izan ere, Matiasen planak eta bereak ez dira berdinak; Elena dagoeneko ama izatea pentsatzen ari den bitartean, Matiasek ez du inolako presarik.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa