Itxi

Eitb Kultura

Eitb Kultura

Eitb Kultura

ETB1en, ETB2n eta eitb.eus-en

"Norusta" proiektua izango du hizpide "EiTB Kultura" saioak gaur gauean

EITB

Horrez gain, Booktegi literatur ataria, "Lemoiz Gelditu" margolana eta Kai Nakairen azken lanari buruz jardungo du saioak.

  • "EiTB Kultura" saioa

    "EiTB Kultura" saioa. Argazkia: EITB

Lau kultur proposamenen berri emango du gaur gauean "EiTB Kultura" saioak.

Hasteko, Erlea Maneros Zabala artistaren "Norusta" proiektua ezagutzera emango du programak. Donostiako San Telmo Museoan aurkeztu du lana, eta saioak erakusketa gertutik ezagutu nahi izan du.

Ondoren, Aritz Branton Booktegi literatur atariko arduradunak bere kultur proposamenez hitz egin du. Web orrialde horrek hainbat aukera ematen dizkie euskal literatura zaleei, hala nola liburuak dohainik deskargatzea, kostu ekonomikorik gabe liburuak plazaratzea edota harpidetuentzat azken liburuen berri jasotzea.

Horrez gain, Lemoiz Gelditu margolana gertutik ezagutzeko aukera eskainiko du saioak Bilboko Arte Ederren Museora egindako bisitarekin.

Eta Kai Nakairen reggaetoi doinuekin amaituko da. Duela hilabete inguru argitaratu du bere azken single-a, "Ez dakit".

"EiTB Kultura" saioa ostegunetan izaten da ikusgai, 00:00etan ETB1en eta 00:30ean ETB2n. Bi saioak eitb.eus bidez ere jarraitzeko aukera izango da.