Itxi

Eitb Kultura

Eitb Kultura

Eitb Kultura

Gaur, ETB1en eta ETB2n

Olafur Eliassonen erakusketaren muntaia, Guggenheim museoan, "EiTB Kultura"n

EiTB

Gainera, Andrea Plaza eta Maider Gonzalo artista gazteen lana eta GAZ Limbo talde lekeitiarraren trap musikaren berri emango dute.

  • Olafur Eliassen artistaren lana Guggenheim museoan

    Olafur Eliassen artistaren lana Guggenheim museoan. EiTBren bideo batetik lortutako irudia

"EiTB Kultura" saioa Guggenheim Museoan izan da Olafur Eliasson artistaren erakusketaren muntaia ikusten eta gaurko atalean ikusiko dugu. Erakusketa honezkero bisitatu daiteke, baina muntaia nola egiten den ikusi nahi izan du saioaren lantaldeak. Ia 50 lagun aritu dira horretan, 20 egunez.

Joserra Senperena musikariaren kultur gomendioak ere jasoko dituzte Victoria Eugenia Club aretoan, Donostian.

Bestalde, Andrea Plaza eta Maider Gonzalo artista gazteen erakusketan izan dira Bilbon, eta, amaitzeko, Lekeitiora joan dira GAZ Limboren trap musika entzutera.

"EITB Kultura" ostegun gauetan izaten da ikusgai ETB1en (00:15), ETB2n (01:05) eta eitb.eus-en.