Itxi

Eitb Kultura

Eitb Kultura

Eitb Kultura

ETB1en eta ETB2n

Joseba Irazoki eta Eskean Kristö musika taldea, ostegunean, 'EiTB Kultura Transit'en

EiTB

Horrez gain, Bilbao Mendi Film 2018 Festibalean parte hartu duten zinema zuzendariekin ere izango da saioa.

  • Eskean Kristo

    Eskean Kristo

Mendiko zinemaren irudi ikusgarriek, Joseba Irazoki musikariaren kutunek eta Eskean Kristö musika taldearen azken diskoak osatuko dute aste honetako 'EiTB Kultura Transit' saioa.

Hasteko, mendiko zinemak bizi duen momentu oparoaz hitz egiteko tartea hartu du saioak aurtengo Bilbao Mendi Film Festibalean parte hartu duten zinema zuzendariekin. Kamerek aspaldi dute lekua mendi gailurretan; eta azken hamarkadan, besteak beste, aurrerapen teknologikoei esker, erraztu egin da mendian filmatzea. Natura basatienean irudi ederrenak lortzeko lan egiteak, hala ere, berebiziko ahalegina eskatzen jarraitzen du.

Zakura: Joseba Irazoki

Joseba Irazokik Berako liburutegira gonbidatu gaitu bere kultur proposamenez hitz egitera. Musika da bere pasioa; horregatik, beharbada, aukeratu ditu Jim Jarmusch-en Only Lovers Left Alive filma, David Byrne musikariaren Cómo funciona la música liburua eta Wire aldizkaria.

Zinema japoniarraren zalea ere bada; horren erakusle da Takeshi Kitanoren Zatoichi. Azkenik, musikari dagokionez, The Velvet Underground & Nico disko mitikoa eta Jim O´Rourke musikari eta ekoizlearen lanak atera ditu zakutik.

Sortzaileak: Eskean Kristö

Lemoako gaztetxean egin dugu zita Eskean Kristö talde arratiarrarekin. Beste belaze batzuen gozoan diskoa kaleratu berritan, rock & roll doinuz jantzitako elkarrizketa egin diogu boskoteari.

Azote kalduz eta Ezkurrik onenak lanekin harrera beroa izan zuten. Eta orain doinu biribilago eta helduagoekin datozela esan digute; albuma iragartzeko zabaldu duten Zaldiak Negarrez singlearen bideoklipa.

'EiTB Kultura Transit' ostegun gauetan izaten da ikusgai ETB1en (23:40ean), ETB2n (00:55ean) eta eitb.eus-en.