Eitb Kultura
Gaur, ETB1en eta ETB2n
Arkitektura, Aitor Ortiz argazkilariaren begiradatik, 'EiTB Kultura Transit' saioan
EITB
Gainera, Julen Ribas komikigilea eta Katixa Agirre idazlea ezagutuko dituzte gertutik.
-
"EiTB Kultura Transit", ostegunetan, ETB1en, ETB2n eta eitb.eus-en
Aitor Ortiz argazkilariarengana, Julen Ribas komikigilearengana eta Katixa Agirre idazlearengana hurbilduko da gaur gauean 'EiTB Kultura Transit' saioa.
Desagertzear ari ziren Bilboko eraikin industrialetan egin zituen bere lehen argazkiak Aitor Ortizek gaztetan. Gaur egun, eraiki berriak diren zein eraistear dauden eraikinetan sartzen jarraitzen du, arkitekturaren forma eta argi jokoak bere kamerarekin harrapatzeko. Mundu osoan erakutsi du bere lana, eta Iruñean du egunotan erakusketa. 'EiTB Kultura Transit' saioak Zorrozaurre bisitatu du Aitor Ortizekin.
Bestalde, Julen Ribasek Aretxabaletako estudioko ateak irekiko dizkigu Sortzaileak atalean, eta komikigintzako lehen zirroborroetatik azken ukituetaraino eraman gaitu; bere hasierako lanetatik Euskadi Saria irabazi berri duen 'Santa Familia'raino. Pertsonaiak nola sortu, paisaiak nola girotu, sinesgarritasuna lortzeko egin beharreko ikerketa historikoak eta norberak asmatutako pertsonaiekiko sortzen den lotura izan ditugu hizpide.
Amek ez dute eleberria kaleratu berri duela azalduko digu Katixa Agirre idazleak. Bilboko Anti liburu-dendan elkartuko dira berarekin, etxetik gertu; eta, eta bere kultur proposamenen artean, besteak beste, Xabier Gantzarainen Zuloa saiakera edo Maria Enriquezen Las cosas que perdimos en el fuego gomendatuko ditu. Musikan emakume ahotsak ditu gustuko Agirrek batez ere; hala nola, Regina Spektor edo Cibelle. Literaturaz gain, zinema da bere beste pasioa eta laburrak diren filmak asko estimatzen dituela kontatu digu. Horren adibide dira Mar Coll-en Tres dies amb la familia eta Roberto Rosselliniren Viaggio en Italia klasikoa.
'EiTB Kultura Transit' ostegun gauetan izaten da ikusgai, ETB1en, ETB2n eta eitb.eus-en.