Itxi

Eitb Kultura

Eitb Kultura

Eitb Kultura

ETB1en eta ETB2n

'Obabakoak' antzezlana, gaur gaueko 'EiTB Kultura Transit' saioan

EiTB

Saioak, gainera, FANT Bilboko Zinemaldi Fantastikoak ezagutuko ditu eta Sortzaileak atalak Ixone Sádaba artista bilbotarra hartuko du protagonista.

Obabakoak, Bernado Atxagaren ezinbesteko eleberria, antzezlan bihurtu dute, argitaratu zenetik 30 urte pasatu direnean. Arriaga Antzokiak ekoitzi eta Calisto Nietok zuzenduta, hamaika aktorek taularatu dute Atxagak paperean sortutako mundua. 'EiTB Kultura Transit' saioa Bernardo Atxagarekin eta lantaldeko kideekin aritu da antzezlanaren entseguetan, obraren nondik norakoak ezagutzeko.

FANT Bilboko Zinemaldi Fantastikoa asteburu honetan hasiko da, eta euskaraz egindako film bat eskainiko dute irekiera ekitaldian, jaialdiaren historian lehen aldiz: Paul Urquijoren Errementari, Sitgeseko jaialdian kritika oso onak jaso zituen lana. Aste osoan zehar, beldurrezko eta fantasiazko zinema munduan murgilduko da Bilbo, eta 'EiTB Kultura Transit' saioa Josemi Beltran FANTeko zuzendariarekin arituko da.

Ixone Sadaba artista bilbotarra izango da Sortzaileak atalean protagonista, eta 'En este lugar, 138 veces' Rekalde Aretoan duen erakusketa hartuko dute hizpide. Rekalde Aretoan bertan sortutako instalazioek, bideoek, argazkiek, objektuek eta eraikuntzek osatzen dute erakusketa.

'EiTB Kultura Transit' gaur gauean izango da ikusgai ETB1en eta ETB2n.