Itxi

Eitb Kultura

Eitb Kultura

Eitb Kultura

ETB1en eta ETB2n

Crystal Fighters taldea, gaurko 'EiTB Kultura Transit'

A.H. | EITB

Gainera, Lapurdiko Lumi taldearen azken lana ezagutuko du saioak.

  • Crystal Fighters

    Crystal Fighters

'EiTB Kultura Transit' saioa Crystal Fighters taldearekin egon zen Donostian kontzertua eskaini aurretik. Britainiarrek arrakasta handia dute gure artean, eta harreman estua dute euskal musika munduarekin, taldekide ohi baten jatorri euskaldunari esker. Txalaparta eta euskal musika tradizionalaren hainbat doinu gehitu dizkiote euren musika elektronikoari. Halaber, Euskadin eta Andoaingo Garate estudioetan aurkitu dute beren azken diskoa (Everything is my family) egiteko inspirazioa.

Sortzaileak atalean, beste musika talde bat ezagutuko dute: Nahia Zubeldiak eta Manu Mathysek osatzen duten Lumi taldea. Zubeldiak euskal musika tradizionalaren eta folkaren munduan egin du bere ibilbidea, Unama eta Sohano taldeekin. Mathys, berriz, musika elektronikoaren mundutik dator, eta, besteak beste, Odei taldeko kide da. Biek bat eginda sortu zen Lumi, 2015ean, pop elektronikoko doinuekin sortutako EPa kaleratu zutenean. Orain, lehenengo diskoa ari dira prestatzen, aurreko lana bezala, Moï Moï Records diskoetxearekin.

Gainera, Donostia 2016 Europako Kultur Hiriburutzari amaiera emateko ekitaldien bezperan, Euskarriak ekimena ezagutuko du aste honetako 'EiTB Kultura Transit'ek, hizkuntza aniztasunaren garrantziari buruzkoa.

'EiTB Kultura Tranist' gaur gauean izango da ikusgai ETB1en eta ETB2n.

ETB2n.