Itxi

Eitb Kultura

Eitb Kultura

Eitb Kultura

ETB1en eta ETB2n

Zea Maysek disko berria aurkeztuko du gaurko 'EiTB Kultura Transit'en

A.H. | EITB

Saioak, gainera, Igor & Moreno dantza garaikideko konpainiaren azkeneko ikuskizunak ezagutuko ditu gertutik.

Gaur gauean, Zea Mays taldeak bere disko berria aurkeztuko du 'EiTB Kultura Transit' saioan. Bilboko Irala auzoan entseguak egiteko erabiltzen duten lokalaren teilatuan egingo dute aurkezpena, eta ozenki abestuko dute disko berriaren singlea: 'Enbata'. Musika munduan 20 urteko ibilbidea egin ondoren, zortzigarren estudioko lana argitaratuko dute, Harro izenburupean. Konposizio aldetik aurreko lanetatik bereizten da lan hau, teklatua eta sintetizadoreak erabiliz sortu baitituzte abesti berriak.

Igor & Moreno Igor Urzelai eta Moreno Solinas dantzariek 2006an sortutako dantza garaikideko konpainia da. Beren azken obra, A room for all our tomorrows, Bilboko BAD jaialdian estreinatu zuten, eta egun Europan barrena emanaldiak egiten ari dira. Azaroaren amaieran, Euskal Herrira itzuliko dira, Gasteizko inTACTO jaialdian beren aurreko ikuskizuna, Idiot-Syncrasy, aurkeztera. Bilboko Dantzerti eskolan egindako entsegu batean elkartu dira bikotearekin.

Amaitzeko, La Publika izeneko proiektuaz hitz egingo du saioak. Praktika artistikoek arlo publikoa nola eraikitzen duten aztertu dute azken hiru urteetan, eta hausnarketak irrati sinposio batean azaldu ziren joan den astean, Donostia 2016ren laguntzaz.

'EiTB Kultura Transit' ostegun gauetan izaten da ikusgai ETB1en eta ETB2n.

ETB2n.

ETB2n.