Eitb Kultura
ETB1en eta ETB2n
Willis Drummond taldearen itzulera, gaur 'EiTB Kultura Transit' saioan
A.H. | EITB
Saioak, gainera, Asier Mendizabal eskultorearen lana eta Miren Asiain Lora ilustratzailearena ezagutuko ditu.
-
Argazkia: Willis Drummond
Willis Drummond taldeak Tabula Rasa disko berria argitaratuko du azaroaren 18an, eta aste honetako 'EiTB Kultura Transit' saioak azkeneko lan honen nondik norakoak ezagutuko ditu gertutik.
Lapurdiko taldeak duela lau urte argitaratu zuen aurreneko diskoa, eta euskal rockaren erreferente bihurtuta, 200 kontzertu baino gehiago eskaini zituen: musika jaialdi handienetan parte hartu eta Pariseko Olympia areto mitikoan ere jo zuten. Duela bi urte geldialdia egitea erabaki zuten taldekideek, berriro ere bat egingo zuten ala ez jakin gabe.
Bestalde, Asier Mendizabal eskultorearen lana ezagutuko du saioak. Donostia 2016ko Bake-Ituna proiektuak Zegamara eraman zuen artista, eta bertan, urteetan zehar bizikide izan diren bi eskultura ezberdin elkartu eta bat egin ditu.
Sortzaileak tartea Iruñeko Miren Asiain Lora ilustratzaileari zuzenduta egongo da. Argentinan bizi da, eta bertatik, Hego Amerikako hainbat editorial eta proiektu ezberdinetan lan egiten du. Etxera bisita egin duenean elkartu da 'EiTB Kultura Transit' saioaren lantaldearekin eta bere lana eta marrazkiak erakutsiko ditu.
'EiTB Kultura Transit' ostegun gauetan izaten da ikusgai ETB1en eta ETB2n.
B1en eta ETB2n.