Egun on Euskadi
09:00, ETB1en eta online
Ainhoa Aznarez gonbidatu, gaur goizean, 'Egun On Euskadi'n
A.A. | EiTB
Nafarroako Parlamentuko presidentea elkarrizketatu du Estepan Aldamiz-Etxebarriak.
Ainhoa Aznarez Nafarroako Parlamentuko presidentearekin mintzatuko da gaur goizean Estepan Aldamiz-Etxebarria 'Egun On Euskadi' saioan, ETB1en. Nafarroako aktualitate politikoa aztertzearekin batera, Parlamentuak onartu dituen legeetan sakonduko dute. Halaber, Espainiaren gobernagarritasunari eta honek Foru Erkidegoan duen eraginari ere erreparatuko diote.
Elkarrizketan esandakoak eta egunak dakartzan albiste nagusiak aztertzeko, Juan Mari Juaristi, Jose Mari Pastor eta Mikel Aramendi bilduko dira solas-mahaira.
Estepan Aldamiz-Etxebarriak, ohi legez, Xabier Usabiaga izango du lagun albiste kontakizuna egiteko, 09:00etan hasita, ETB1en.