Egunak egin du
22:00etan
'Inbestidura airean', gaur gauean, 'Egunak Egin Du' saioaren debatean
EiTB
Klaudio Landak Maite Ubiria, Joxe Ramon Aranbarri, Garbiñe Biurrun, Felipe Juaristi eta Galder Del Campo izango ditu gonbidatu.
Pedro Sanchezen inbestidura izango du ardatz 'Egunak Egin Du' saioaren debateak gaur. PSOEk eta Unidas Podemosek koalizio-gobernurako akordioa sinatu osteko gertakariak aztertuko dituzte. Horrez gain, autogobernuaz eta Estatutuaren erreformaz ere mintzatuko dira Klaudio Landak gidatzen duen saioan.
Aste honetako solaskideak Maite Ubiria, Joxe Ramon Aranbarri, Garbiñe Biurrun, Felipe Juaristi eta Galder Del Campo izango dira. Halaber, konexio zuzenak izango dituzte Madriletik eta Bartzelonatik azken ordukoak jakiteko.
'Egunak Egin Du' saioko debatea 22:00etan izango da ikusgai, zuzenean, ETB1en eta eitb.eus-en.