Itxi

Egunak egin du

Egunak egin du

Egunak egin du

Saio berria

'Egunak Egin Du', ETB1eko gaueko proposamen berria

Klaudio Landa buru izango duen lagun kuadrilla batek egunak eman duenari buruz solas egingo du inolako filtrorik gabe.

0:44
Gari Arroyo, Ana Goitia eta Klaudio Landa 'Egunak Egin Du' saioko platoan

'Egunak Egin Du' saioa hasi da ETB1en Klaudio Landak aurkeztuta.  Saio berri hau astelehenetik ostegunera izango da ikusgai, 23:15ean. Bertan, lagun kuadrilla bat bilduko da munduan zer berri dagoen begiratu eta hainbat gairen inguruan umore giroan solastatzeko. Baina gure erara, modu lasai eta zoroan.

Aurkezleak, kantariak, antzezleak, kazetariak... kameren aurrean biluzteko prest etorriko dira, eta mingaina zorroztuta ekarriko dute; etxean bezala, filtrorik gabe, mugarik gabe.

Lehen saioan, Ainhoa Etxebarria, Gari Arroyo, Mikel Elizegi, Nerea Arriola eta Aitzol Atutxa izan dituzte kolaboratzaile lanetan, eta hurrengo egunetan parte hartuko dutenen artean Onintza Enbeita, Ana Goitia eta Anjel Alkain daude.

  • Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
  • Telebista
  • ETB1