Itxi

boxeo izarrak

00:15ean

Munduko txapeldun izan daitezkeen boxeolari gazteak, "Boxeo Izarak" saioan

EITB Media

Janibek Allimkhanully eta Rob Brant boxeolarien arteko norgehiagoka izango da saioak emitituko duen lehen borrokaldia.

  • Pedro Mari Goikoetxea "Boxeo Izarrak" saioaren aurkezlea

    Pedro Mari Goikoetxea "Boxeo Izarrak" saioaren aurkezlea

Gaurko "Boxeo Izarrak" saioak munduko txapeldun izan daitezkeen boxeolari gazteak izango ditu protagonista. Lehengo eta behin, Janibek Allimkhanully eta Rob Brant ikusiko dituzte. Kazakhstango boxeolariak bederatzi neurketa egin ditu orain arte eta denetan nagusitu da. Estatu Batuarra bitan izan zen munduko txapeldun eta berriro gerriko hori lortzeko ahaleginetan dabil.

Bigarren norgehiagokan, Raymond Muratalla eta Jose Gallegos arituko dira. Muratallak 24 urte ditu eta orain arte egindako 11 borrokaldietan garaile izan da, 9 k.orekin. Hirugarrenean, Karlos Balderas olinpikoa ezagutuko dute. 2019an, lehen neurketa galdu ondoren, entrenatzailea eta promotorea aldatu zituen bide berri bati heltzeko asmoz eta itxura oso ona dauka.

Laugarren neurketa Albert Bell eta Julio Cortezen artekoa da. Altueran sekulako aldea dago bi boxeolari hauen artean, baina norgehiagoka ikusgarria egin zuten. Amaitzeko, DeMichael Harris eta Hernán Godoy izango dira aurrez-aurre.

"Boxeo Izarrak" gaur gauean izango da ikusgai 00:30ean ETB1en.