Itxi

boxeo izarrak

Gauerdian

Pisu superarineko gerrikoak bateratzeko norgehiagoka, gaur, "Boxeo Izarrak" saioan

EITB Media

Ennis vs Lipinets, Ramírez vs Taylor eta Brady vs Land borraldiak eskainiko dituzte Pedro Mari Goikoetxeak eta Manu Maritxalarrek.

  • Pedro Mari Goikoetxea kazetaria

    Pedro Mari Goikoetxea kazetaria. Argazkia: EITB Media

Hasteko, welter pisuko boxeolaririk ikusgarrienetako baten azken borrokaldia eskainiko du "Boxeo Izarrak" saioak gaur gauean. Jaron Ennis da eta inork ez du mendean hartu 26 neurketatan. Gainera, jotzaile ikaragarria da, 24 k.o. lortu dituelako. Oraingo norgehiagokan Sergey Lipinets errusiarraren aurka neurtuko ditu indarrak, munduko txapeldun izandako boxeolari.

Bigarren borrokaldian Jose Carlos Ramírez eta Josh Taylor arituko dira. Biak dira munduko txapeldunak eta neurketarik galdu gabe daude. Lau erakunderen gerrikoak izango dira jokoan.

Azkenik, bi mutil gazteren arteko norgehiagoka izango dira ikusgai: Haven Brady eta Michael Land. Bradyk 18 urte baino ez ditu eta afizionatu mailan emaitza onak lortu zituen.

"Boxeo Izarrak" gauerditik aurrera izango da ikusgai ETB1en.