boxeo izarrak
00:55ean
Naoya Inoue oilar pisuko boxeolaririk jotzaileena, gaur, "Boxeo Izarrak"en
EITB MEDIA
Bigarren neurketan, Guillermo Rigondeaux eta Liborio Solis arituko dira norgehiagoka.
-
"Boxeo Izarrak" saioa. EITBren bideo batetik ateratako irudia
Gaurko emanaldian oilar pisuko boxeolariak izango dira protagonista. Hasteko, munduko txapelketan aritutako Naoya Inoue eta Jason Moloneyren arteko borrokaldia eskainiko da. Inoue japoniarraren zenbakiak ikaragarriak dira: 19 garaipen eta 16 k.o., eta aurrez aurre izango duen Moloney australiarrak ere antzerako palmaresa dauka, 21 garaipen, galdutako bat eta 18 k.o. hain zuzen.
Bigarren neurketan, Guillermo Rigondeaux eta Liborio Solis arituko dira. Rigondeaux kubatarrak bi urrezko domina eskuratu zituen Joko Olinpikoetan eta beste bi munduko txapelketetan. Profesional mailan ere hamabi aldiz eskuratu du gerrikoa. 19 borrokaldi irabazi ditu eta bakarra galdu. Solis venezuelarra, ostera, lau aldiz izan da tituluaren jabe.
Pedro Mari Goikoetxeak eta Manu Maritxalarrek gidatuko dute "Boxeo Izarrak" saioa, 00:55ean, ETB1en.