Itxi

boxeo izarrak

00:30ean

Michael Nunn vs "Martillo" Roldan borrokaldia, gaur gauean, "Boxeo Izarrak"en

EITB

Emanaldia osatzeko beste bi borrokaldi eskainiko dira: Julian Rodriguez eta Jose Lopezen artekoa eta Adrian Valdovinos eta Israel Mercado boxeolarien neurketa.

  • Manu Maritxalar eta Pedro Mari Goikoetxea "Boxeo Izarrak" saioan

    Manu Maritxalar eta Pedro Mari Goikoetxea, "Boxeo Izarrak". EiTBren bideo batetik ateratako irudia

Juan Domingo Roldán argentinarra orain pare bat aste hil zela eta, gaur saioan, bere azken borrokaldia gogoratuko du "Boxeo Izarrak" saioak.

Azken borrokaldi hori Pisu ertaineko Munduko Txapelketa izan zen, Michael Nunn boxeoariaren aurka. Boxeatzeko era zeharo ezberdinak zituzten bi gizonen arteko lehia ikusgarria izago da, izan ere, Nunn galdu gabe zegoen 31 neurketa egin ondoren. Argentinarrak, ostera, 67 garaipen, galdutako lau eta berdindutako beste bi.

Bestalde, emanaldia osatzeko beste bi borrokaldi eskainiko dira, tartean, Julián Rodriguez eta José Lópezen artekoa. Biak mexikar jatorrikoa, Rodriguezek egindako 20 neurketetatik bat bera ere ez du galdu. Ondoren, Adrian Valdovinos eta Israel Mercado boxeolarien arteko neurketa izango da ikusgai. Hauek ere ez dute profesional mailan borrokaldirik galdu.

"Boxeo Izarrak" saioa ostiral gauean izaten da ikusgai, 00:30ean, ETB1en.