boxeo izarrak
00:20ean
Pisu erdiastuneko bi munduko txapeldun aurrez aurre, gaur, "Boxeo Izarrak" saioan
EiTB
Oleksandr Gvzozdyk eta Artur Beterbiev boxeolarien arteko borrokaldia eskainiko du Pedro Mari Goikoetxeak aurkeztu eta zuzendutako kirol tarteak.
-
Pedro Mari Goikoetxea, "Boxeo Izarrak" saioko aurkezlea. Argazkia: EiTB
Gaur gaueko "Boxeo Izarrak" saioak pisu erdiastuneko bi munduko txapeldunen arteko norgehiagoka eskainiko du: Oleksandr Gvzozdyk eta Artur Beterbiev aurrez aurre arituko dira, pisu erdiastuneko bi gerriko eskuratu nahian.
Gvozdyk ukrainarrak brontzezko domina eskuratu zuen Londresen eta profesional mailan egindako 17 neurketak irabazi ditu. Munduko txapelduna da Kontseiluaren arabera. Beterbiev errusiarrak urrea eta zilarra lortu zituen afizionatu mailako munduko txapelketetan (2007an eta 2009an). Profesional legez, 14 borrokaldi egin ditu eta denetan nagusitu da k.o. bidez, bere ukabiletan duen indarrarekin. Nazioarteko Federazioaren gerrikoa dauka.
Bigarren norgehiagokan, Estatu Batuetako boxeolari gazte bat ezagutuko dugu: Josue Vargas. 21 urte ditu, ezkertia da eta bere palmaresean 15 garaipen eta galdutako borrokaldi bat azaltzen dira.
"Boxeo Izarrak" gaur izango da ikusgai, 00:20etik aurrera, ETB1en.