Itxi

boxeo izarrak

00:30ean, ETB1en

Pisu superetaineko munduko txapelketa, gaur gauean, 'Boxeo Izarrak' saioan

EiTB

David Benavidez eta Anthony Dirrell boxeolarien arteko borrokaldia izango da ikusgai.

  • Pedro Mari Goikoetxea, 'Boxeo Izarrak' saioaren aurkezlea

    Pedro Mari Goikoetxea, 'Boxeo Izarrak' saioaren aurkezlea. EiTBren bideo batetik ateratako irudia

'Boxeo Izarrak' saioa boxeolari gazteei eskainiko diete gaur gauean. Lehenengo eta behin, pisu superertaineko munduko txapelketa bat ikusi ahal izango dute boxeozaleek. David Benavidez eta Anthony Dirrell izango dira aurrez aurre. Bebavidez pisu honetako txapeldunik gazteena izan zen, 20 urterekin lortu baitzuen gerriko hori. Gaur egun, bere zenbakiak hauek dira: 21 garaipen eta galdutakorik ez. Aurkaria, eskarmentu handia daukan Anthony Dirrell boxeolaria da, bitan tituluaren jabe izan da eta palmares bikaina dauka: 33 garaipen, galdutako bat eta berdindutako beste bat.

Bestalde, Gabriel Flores eta Miguel Angel Aispuroren arteko borrokaldia emango dute. Floresek 19 urte baino ez ditu, eta orain arte egindako 14 borrokaldietan nagusitu da.

Azken protagonista Isidro Ochoa izango da, 21 urteko mutila, sei neurketa egin eta denak irabazi dituena. Jesus Guzman izango du aurkari.

'Boxeo Izarrak' gaur izango da ikusgai, 00:30ean, ETB1en.