boxeo izarrak
00:45ean
Gassiev eta Usyken arteko borrokaldia, gaur gauean, 'Boxeo Izarrak' saioan
EiTB
Saioa osatzeko Felix Verdejo eta Antonio Lozada borrokalarien arteko neurketa izango da ikusgai Pedro Mari Goikoetxeak gidatutako saioan.
-
Pedro Mari Goikoetxea, 'Boxeo Izarrak' saioan. Argazkia: EiTB
Gaurko 'Boxeo Izarrak' saioa kruzero pisuko Munduko txapelketa batekin hasiko da. Lau erakunde nagusietako izendapenak izango dira jokoan norgehiagoka horretan. Protagonistak, Murat Gassiev eta Oleksandr Usyk. Bietatik batek ere ez du borrokaldirik galdu profesional mailan, biak dira txapeldunak eta, gainera, Usykek urrezko domina eskuratu zuen Londreseko Joko Olinpikoetan. Ostiraleko borrokaldian, beraz, goi-mailako norgehiagoka bat izango da ikusgai.
Saioa osatzeko, Felix Verdejo eta Antonio Lozada borrokalarien arteko neurketa eskainiko da. Verdejo gaztearengan itxaropen handiak jarri dituzte bere herrialdean, 23 borrokaldi egin ditu eta denak irabazi, baina azken urteotan lesioak eta arazoak ugaritu zaizkio. Aurrez aurre izango duen Lozada mexikarra ez da badaezpadako boxeolaria.
'Boxeo Izarrak' saioa Pedro Mari Goikoetxeak gidatua, ostiraletan izaten da ikusgai 00:45ean, ETB1en.